Txoko didaktikoa
Zarauzko Udalak aztarna ekologikoa kalkulatu du herritarren bizimodua garapen iraunkorrarekin bateragarria den ala ez jakiteko helburuarekin. Txoko didaktiko honen bitartez, ikasle zein irakasleei zuzendutako material didaktikoak aurkezten dira.
Kanpainaren hartzaile zuzenak 10-16 urte bitarteko ikasleak izango dira. Proposaturiko ekintza guztiak landuz gero lau orduko iraupena aurreikusten da baina eskaini daitekeen denboraren arabera ekintza bat ala bestea aukeratu daiteke.
1. urratsa: Aurkezpen bideoa
Zarauztarren aztarna ekologikoa zer den eta zertarako kalkulatu den modu erakargarri eta ulerterrazean azaltzen duen bideoa erabiltzea proposatzen dizuegu kanpainaren lehen urratsean. Jarraian, gure bizimoduaren arlo ezberdinak aztertzen dituzten panelak lantzea aurreikusten da. Modu honetan gure elikadura, mugikortasuna, etxebizitza edo kontsumo ereduak aztarna ekologikoarekin duen lotura ulertzeko aukera izango dugu.

2. urratsa: Fitxa didaktikoak
Aztarna ekologikoa 10-16 urte bitarteko ikasleekin lantzeko fitxa didaktikoak eskaintzen dizkizuegu, adina eta ezagupen mailaren araberako bertsioak egokituz. Ikasleek aurkezpenean emandako datuak erabili dezaten ariketa ezberdinak proposatzen dira, baita eguneroko bizitzan txertatu daitezkeen ohitura onak ere. Horrela, garapen iraunkorraren aldeko jarrerak sustatzen dira. Irakaslearen gidan fitxa bakoitzaren ebazpena aurkituko duzue.
- LH3: Lehen hezkuntzara egokitutako fitxa didaktikoak deskargatu (LH3.PDF)
- DBH1: Bigarren hezkuntzara egokitutako fitxa didaktikoak deskargatu (DBH1.PDF)
- DBH2: Bigarren hezkuntzara egokitutako fitxa didaktikoak deskargatu (DBH2.PDF)
- IRAKASLEAREN GIDA: Irakaslearen gida deskargatu (IRAKASLEAREN-GIDA.PDF)

3. urratsa: Zure aztarna kalkulatu eta GKE-ei lagundu
Bere aztarna ekologikoa kalkulatzen duen ikasle bakoitzeko Zarauzko Udalak diru ekarpena emango die herrian lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei. Parte hartu ondorengo inkesta osatuaz!