Aztarna ekologikoa. Huella ecológica Aztarna ekologikoa. Huella ecológica

Lurra planetan bizitzeko errezeta2

Lurra planetan bizitzeko errezetak sei osagai ezberdin bateratzean datza. Osagai hauek gure bizimodua aurrera eramateko baliabideak ematen dizkiguten sei azalera motak dira. Denok behar dugu tarta honen puska bat. Aztarna ekologikoaren azterketak esango digu bakoitza dagokion zatia jaten ari den.

Laborantza

Zekaleak, tuberkuluak, lekaleak, barazkiak, frutak, bazka, landare olioak, kautxua, kotoia eta abar eskuratu ahal izateko beharrezko azalera. Bertakoak, sasoikoak eta nekazaritza ekologikotik sortuak diren gaien aztarna ekologikoa kanpotik datozenen, sasoiz kanpo kontsumitzen direnen eta nekazaritza intentsiboaz sortuak direnena baino txikiagoa izango da.

Larrea

Esnea, okela, larrua, artilea eta abarrak eskaintzen dizkiguten behiak, ardiak eta ahuntzak elikatzeko beharrezko azalera. Arrautzak, txerrikia edo oilasko-haragiaren moduko gaien aztarna ekologikoa animalia hauek elikatzeko beharrezko bazkaren arabera zenbatzen da eta, ondorioz, laborantza azalera gisa hartzen da.

Basoa

Papera eta egurraz hornitzeko beharrezko azalera. Paper birziklatuaren erabilerak, basozaintza jasangarritik datozen paperezko eta egurrezko gaien (FSC zigiluak bermatuak) kontsumoak eta, batez ere, natur baliabideen erabilera zentzuzkoak Naturan dugun eraginaren murrizketa dakarte.

Itsasoa

Arraina eta itsaskiak lortzeko beharrezko azalera. Azalera bakar batek bi funtzio biologiko bete ditzake eta, kasu honetan, ozeanoen azalerak CO2 bereganatzeko gaitasuna ere badu. Aztarna ekologikoaren azterketak ozeanoaren azalerak CO2 bereganatzeko duen gaitasuna kontuan hartzen du, azalera beraren zenbaketa bikoitza ekiditeko.

Eraikitako azalera

Etxebizitzak, errepideak eta azpiegiturak eraikitzeko egokitutako azalera. Orokorrean, giza asentamenduak lur emankorretan ematen dira, ur edangarriaren hornikuntzetatik gertu. Oinez mugi gaitezkeen hirien diseinuak, gure eguneroko beharrak betetzeko aukera ematen duten auzoekin, eta zoruaren erabilera zentzuzkoarekin, Naturan dugun inpaktua murrizten lagunduko digu.

CO2 bereganatzeko azalera

Gure energia kontsumoak eragindako CO2 isurkinak bereganatzeko azalera. Energiaren aztarna ekologikoa CO2 isurkinak bereganatzeko beharrezkoa den baso azalera gisa kalkulatzen da, ozeanoek xurgatutako zatia kenduta, eta lau energia kategori biltzen ditu: erregai fosilak, nuklearra, berriztagarriak eta hidraulikoa.

Erregai fosilen (solidoak, likidoak, gasak) kontsumoari dagokion aztarna ekologikoa, ondoriozko CO2 isurkinak bereganatzeko beharrezkoa den baso azalera gisa kalkulatzen da, ozeanoek xurgatutako zatia kenduta.

Energia nuklearra energiaren aztarna ekologikoaren barruan sartzen da eta erregai fosil gisa zenbatzen, energia nuklearrak CO2 isurkinak eragiten ez dituen arren. Energia nuklearra aldera batera uzteak lortutako emaitza nabarmen gutxituko luke eta, estrapolazio honen bitartez, energia nuklearraren eragina gutxiesten ari gara.

Energia berriztagarriei lotutako aztarna ekologia zero da, ez baitute CO2 isurkinik eragiten. Energia hidraulikoaren kontsumoari dagokion aztarna ekologikoa zentral hidraulikoek hartzen duten azalerarekin lotua dago.

Aztarna ekologikoa inportazio garbian sartutako energia-jarioa kontutan hartuz doitzea behar-beharrezkoa da. A herrialde batean ekoiztutako eta B herrialde batean kontsumitutako kontsumo-ondasuna ekoizteko kontsumitutako energia, A herrialdearen aztarna ekologikotik kendu eta B herrialdearenean gehitu behar dela esan nahi du horrek.

ZER DA AZTARNA EKOLOGIKOA?

No Portfolio Items found!

Share Project :

  • Share Project :