
Planeta bakarra daukagunez 4,3 ha/cap aztarna duen zarauztar bakoitzeko, 0,4 ha/cap aztarna ekologikoarekin bizitzeko prest egongo diren bi pertsona aurkitu behar dira, hiruen artean, planetaren karga gaitasuna gaindi ez dezaten. Pertsona hauek Eritrea edo Timor moduko herrialdetan aurki ditzakegu.
Iturria:
Global Footprint Network
ZARAUZTARREN AZTARNA
Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,3 hektarearen baliokidea da, gutxi gora behera, 4 futbol zelaikoa. Munduko biztanle guztiak Zarauzkoak bezala biziko balira, euren kontsumo maila hornitu ahal izateko 2,5 planeta beharko lirateke.
Ez dugu ahaztu behar aztarna ekologikoa gizakiok naturan dugun eraginaren azpi-estimazio bat dela, zenbait kutsatzaileren eragina, uraren kontsumoa eta eskura nahiko informazioa ez dugun beste zenbait alderdi ez baititu jasotzen. Funtzio ekologiko bat baino...
Munduko biztanle guztiak Zarauzkoak bezala biziko balira, euren kontsumo maila hornitu ahal izateko 2,5 planeta beharko lirateke, eta hori azalera guztia giza kontsumorako erabilgarria dela aintzat hartuz.Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,3 hektarearen baliokidea da,...

