
Zarauztar bakoitzaren kontsumoa hornitu eta haren hondakinak bereganatzeko 4,3 hektarea duen azalera emankorra beharrezkoa da. Ondorioz, biztanle guztien bizimodua aurrera eramateko Zarauzko udalerriarena baino azalera handiagoa behar da. Azalera hori da aztarna ekologikoa, eta honen menpe gaude zarauztar guztiak. Munduko hiriek planetaren azaleraren %2a hartzen dute, eta bertan biztanleriaren %50a bizi da. 2030. urtean, %60a izatea aurreikusten da*. Hala ere, horrek ez du esan nahi mendi eremua uzten ari garenik, baso, zelai, soro eta bestelako natur sistemen iraupenaren menpe bizi baikara.
*Îturria: Nazio Batuak
ZER DA AZTARNA EKOLOGIKOA?
Aztarna ekologikoa da, gure kontsumo maila mantentzeko eta sortzen ditugun hondakinak desagertarazteko, erabiltzen dugun planetaren azalera. Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,3 hektarearen baliokidea da, gutxi gora behera, 4 futbol zelaikoa. Munduko biztanle guztiak Zarauzkoak bezala biziko balira, guztion kontsumo maila mantentzeko 2,5 planeta beharko lirateke.

