Gizakion aztarna ekologikoa
Gizateriaren batezbesteko aztarna ekologikoa, 2011ean, biztanleko 2,6 ha zen, planetaren karga ahalmena %54an gaindituz. Hortaz, munduko populazioak 1,5 planeta hartzen zituela esan dezakegu.

Zenbat planeta behar ditugu?
Gizateriaren batezbesteko aztarna ekologikoa, 2011ean, biztanleko 2,6 ha zen, planetaren karga ahalmena %54an gaindituz. Hortaz, munduko populazioak 1,5 planeta hartzen zituela esan dezakegu.
Ondorioz, gizakiaren natura eskaerak planetaren karga ahalmena gainditzen duela baiezta dezakegu. Herrialde batzuen gehiegizko kontsumoa beste herrialde batzuen kontsumo eskasaren kontura mantentzen da. Baina, hala eta guztiz ere, sortzen edo berriztatzen direna baino azkarrago kontsumitzen ditu gizateriak baliabide naturalak.

Duguna baino gehiago kontsumitu al dezakegu?
Bai, gizakion aztarna ekologikoak planetaren karga gaitasuna gainditzen du, Naturaren mugak harresia bezain mugiezinak ez direlako. Itsasoak birsortu dezakeena baino gehiago arrantzatzea ahalbidetzen digu, eraberritu daitekeena baino egur gehiago mozten utziko digu basoak, eta atmosfera, xurgatu dezakeena baino gehiago kutsa dezakegu….
Lekuko administrazioek garapen jasangarrirako bidean abiatu dira Agenda 21 delakoaren bitartez eta, naturaren karga ahalmenari begirunea erakutsiz, herritarren bizi-kalitatean hobekuntzak lortzeko epe motzeko, ertaineko eta luzeko egitasmoak plazaratzen ari dira. Ekoizpen sistemaren barruan aldaketak sustatzea beharrezkoa da, ingurugiroarekin begirunez bizitzea, konplikatua eta aspergarria den zerbait izan ordez, gauzarik errazena eta ohikoena bihur dadin.

Gutxiagorekin gehiago egin... eta aztarna ekologikoa murriztu
Espazio-ontziaren ekonomiaz” eta “cowboyaren ekonomiaz” hausnartzera gonbidatzen zaituztegu. Azken honek, eskura dituen baliabideak erabiltzen ditu eta, agortu direnean, lurralde huts berriak bilatzen ditu. Espazio-ontziko biztanleak, ordea, ahal den neurrian baliabideen eskaera gutxitu behar dute, energia iturri berriztagarriak eduki, euren hondakinak birziklatu, etab. Aztarna ekologikoak astronautaren antzeko jarreretara hurbildu behar dugula ulertzen laguntzen digu, Lurra planeta bizi gaitezkeen leku bakarra dela jakinda!