Aztarna ekologikoa ZARAUTZ Aztarna ekologikoa ZARAUTZ

Duguna baino gehiago kontsumituz

11

Duguna baino gehiago kontsumitu al dezakegu?

Bai, gizakion aztarna ekologikoak planetaren karga gaitasuna gainditzen du, Naturaren mugak harresia bezain mugiezinak ez direlako. Itsasoak birsortu dezakeena baino gehiago arrantzatzea ahalbidetzen digu, eraberritu daitekeena baino egur gehiago mozten utziko digu basoak, eta atmosfera, xurgatu dezakeena baino gehiago kutsa dezakegu….

 

Lekuko administrazioek garapen jasangarrirako bidean abiatu dira Agenda 21 delakoaren bitartez eta, naturaren karga ahalmenari begirunea erakutsiz, herritarren bizi-kalitatean hobekuntzak lortzeko epe motzeko, ertaineko eta luzeko egitasmoak plazaratzen ari dira.  Ekoizpen sistemaren barruan aldaketak sustatzea beharrezkoa da, ingurugiroarekin begirunez bizitzea, konplikatua eta aspergarria den zerbait izan ordez, gauzarik errazena eta ohikoena bihur dadin.

GIZAKION AZTARNA EKOLOGIKOA

Gizateriaren batezbesteko aztarna ekologikoa, 2011ean, biztanleko 2,6 ha zen, planetaren karga ahalmena %54an gaindituz. Hortaz, munduko populazioak 1,5 planeta hartzen zituela esan dezakegu.

Share Project :