Aztarna ekologikoa Aztarna ekologikoa

Zenbat leku betetzen dugu zarauztarrok

Zarauztar bakoitzaren kontsumoa hornitu eta haren hondakinak bereganatzeko 4,3 hektarea duen azalera emankorra beharrezkoa da. Ondorioz, biztanle guztien bizimodua aurrera eramateko Zarauzko udalerriarena baino azalera handiagoa behar da. Azalera hori da aztarna ekologikoa, eta honen menpe gaude zarauztar guztiak. Munduko hiriek planetaren azaleraren %2a hartzen dute, eta bertan biztanleriaren %50a bizi da. 2030. urtean, %60a izatea aurreikusten da*. Hala ere, horrek ez du esan nahi mendi eremua uzten ari garenik, baso, zelai, soro eta bestelako natur sistemen iraupenaren menpe bizi baikara.

*Îturria: Nazio Batuak

http://www.un.org/es/sustainablefuture/cities.shtml

ZER DA AZTARNA EKOLOGIKOA?

Aztarna ekologikoa da, gure kontsumo maila mantentzeko eta sortzen ditugun hondakinak desagertarazteko, erabiltzen dugun planetaren azalera. Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,3 hektarearen baliokidea da, gutxi gora behera, 4 futbol zelaikoa. Munduko biztanle guztiak Zarauzkoak bezala biziko balira, guztion kontsumo maila mantentzeko 2,5 planeta beharko lirateke.

/Posted by: admin
Izaki bizidun guztiok natur baliabideen menpe gaude eta, ondorioz, Izadian aztarna ekologiko edo eragin bat sortzen dugu. Planetak onar dezake eragin hau muga jakin bateraino baina, muga hori gainditzen ari ote gara? Zarauztarrok eragiten...
/Posted by: admin
Lurra planetan bizitzeko errezetak sei osagai ezberdin bateratzean datza. Osagai hauek gure bizimodua aurrera eramateko baliabideak ematen dizkiguten sei azalera motak dira. Denok behar dugu tarta honen puska bat. Aztarna ekologikoaren azterketak esango digu...

Share Project :