Aztarna ekologikoa ZARAUTZ Aztarna ekologikoa ZARAUTZ

Guztiok uzten dugu aztarna

01

Izaki bizidun guztiok natur baliabideen menpe gaude eta, ondorioz, Izadian aztarna ekologiko edo eragin bat sortzen dugu. Planetak onar dezake eragin hau muga jakin bateraino baina, muga hori gainditzen ari ote gara? Zarauztarrok eragiten dugun ingurugiro eragina neurtzen ikasi nahi dugu, gure bizimodua planetak natur baliabideak eskaintzeko duen gaitasuna gainditzen ari ote den jakiteko.

ZER DA AZTARNA EKOLOGIKOA?

Aztarna ekologikoa da, gure kontsumo maila mantentzeko eta sortzen ditugun hondakinak desagertarazteko, erabiltzen dugun planetaren azalera. Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,3 hektarearen baliokidea da, gutxi gora behera, 4 futbol zelaikoa. Munduko biztanle guztiak Zarauzkoak bezala biziko balira, guztion kontsumo maila mantentzeko 2,5 planeta beharko lirateke.

Share Project :