Aztarna ekologikoa Aztarna ekologikoa

Nola neurtu dugu gure aztarna ekologikoa?

Adibidez, gure tomate kontsumoa (kilogramo/biztanle) eta tomatearen laborantzaren etekinak (kilogramo/hektarea) ezagututa, urtean kontsumitutako tomate guztiak produzitu ahal izateko beharrezkoa den laborantza azalera (hektarea/biztanle) jakin dezakegu.

Metodologia

Aztarna ekologikoaren neurketa bi hipotesitan oinarritzen da:

  1. Populazio batek kontsumitzen dituen baliabide eta sortzen dituen hondakin gehienak zenbatu ditzakegu.
  1. Kontsumoak hauek sortzeko beharrezkoak izan diren azaleratan bihur ditzakegu, laborantza, larre, baso eta abarren etekinaren eragileen bitartez. Adibidez, gure tomate kontsumoa (kilogramo/biztanle) eta tomatearen laborantzaren etekinak (kilogramo/hektarea) ezagututa, urtean kontsumitutako tomate guztiak produzitu ahal izateko beharrezkoa den laborantza azalera (hektarea/biztanle) jakin dezakegu. Norbanako bakoitzaren aztarna ekologikoa 200 baliabide ezberdinetik gora batzearen emaitza da, Materiaren Balantzea eta Energiaren Balantzea tarteko. Aztarna ekologikoaren azterketak kontsumitzen ditugun baliabide guztiak eta sortzen ditugun hondakin guztiak kontutan hartzen ez dituenez, emaitza gizakiak Izadian duen eraginaren azpitik dago. Hala ere, emaitza kontuan hartzekoa da!

Non dago zarauztarren aztarna ekologikoa?

Nazioarteko merkataritzari esker, munduko edozein alderditik datozen gaiak kontsumi ditzakegu. Costa Rican landatutako platano bat jaten badugu, adibidez, platano hori sortzeko Costa Rican beharrezkoa izan den azalera okupatzen ari gara. Horregatik, aztarna ekologikoa mundu guztian zehar banatua dagoen azalera eten eta sakabanatua da. Zarauztarren aztarna ekologikoa hainbat herrialde ezberdinetan banatzen da. Hain zuzen ere, inportatzen ditugun produktuak ekoizten diren herrialdetan.

Metodologiaren egileak

Torontoko Unibertsitatean Populazioen Ekologian Doktoratua, “School of Community and Regional Planning” delakoaren zuzendaria da British Columbia Unibertsitatean, 1970etik. Rees irakaslearen jardun didaktiko eta ikertzaileak, mundu mailako ingurugiro joeren planeatze-politiken eraginaren eta garapen jasangarria lortzeko beharrezkoak diren baldintza sozial, ekonomiko eta ekologikoen azterketan jartzen du bere arreta.

“Community and Regional Planning” delakoan Doktoratua British Columbia Unibertsitatean eta “Global Footprint Network” erakundearen zuzendaria, garapen jasangarrian nazioarteko aditutzat hartua dago. Europa, Amerika eta Australiako erakundeentzat jasangarritasun egitasmotan lan egin du eta bost kontinenteetako 100 unibertsitate baino gehiagotan eman ditu hitzaldiak. Oakland-en, Kalifornian, egoitza duen Redefining Progress GKEko Garapen Jasangarriko Sailaren zuzendaria izana, hogeitik gora artikulu akademikoren egile edo laguntzaile da eta baita zenbait argitalpenena ere, tartean “Our Ecological Footprint: Reducing Human Impact on the Earth” y “Sharing Nature´s Interest”.

Gehiago jakiteko:

Global Footprint Network

http://www.footprintnetwork.org/es/index.php/GFN/

Loading