Aztarna ekologikoa ZARAUTZ Aztarna ekologikoa ZARAUTZ

Zertarako kalkulatu dugu?

Gure erronka planetak natur baliabideak eskaintzeko duen gaitasuna arriskuan ipini gabe gure bizi-kalitatea hobetzea da. Gizakiok betetzen dugun azalerak (aztarna ekologikoa) planetak eskaintzen digun azalera erabilgarria (planetaren karga gaitasuna) gainditzen ez badu lortuko da hau.

04

Gure erronka... garapen iraunkorraren erronka.

Nahiz eta planetaren karga gaitasuna mugagabea dela pentsatzeko joera izan, gizakiok erabili dezakegun azalera mugatua da. Gure erronka planetak natur baliabideak eskaintzeko duen gaitasuna arriskuan ipini gabe gure bizi-kalitatea hobetzea da. Gizakiok betetzen dugun azalerak (aztarna ekologikoa) planetak eskaintzen digun azalera erabilgarria (planetaren karga gaitasuna) gainditzen ez badu lortuko da hau.

Natur sistemen orekan egungo garapen kontzeptuak eragiten dituen mehatxuak kontutan hartuta, “garapen jasangarria” esamoldea zabaldu da. Esamolde hau gure eguneroko hiztegian sartu da, baina herritarren gehiengoarentzat ideia abstraktua izaten jarraitzen du. Garapen jasangarria, egungo belaunaldien beharrak etorkizuneko belaunaldiek eurenak asetzeko izango duten ahalmena arriskuan ipini gabe asetzen dituen hura da, edo bestela esanda, “ogia gaurko, eta ogia biharko” defendatzen duena.

Aurreratzeak joan nahi duzun lekura hurbiltzea esan nahi du. Baina, norabide okerra hartzen baduzu aurrera jarraitzeak zure helburutik urrundu baino ez zaitu egingo. Kasu horretan, atzera egin eta norabide zuzenean ipintzen den lehenengoa izango da gehien aurreratzen duena”

05

Zenbat jan dezakegu?

Planetaren azalera mugatua denez, eskaintzen dizkigu baliabideak eta bereganatu ditzakeen hondakinak ere mugatuak dira. Planetaren azalera biologikoki emankorra (12.000 milioi hektarea) eta biztanle kopurua (7.000 milioi) ezagututa, norbanako bakoitzak erabil dezakeen azalera jakin dezakegu. Modu honetan, azalera “eskaintza”  zehazten dugu. Planetaren karga gaitasuna biztanle bakoitzak erabil dezakeen azalera da. Baliabideen banaketa bidezko batetik abiatuz, norbanako bakoitzak 1,7 hektarea ditu bere bizimodua mantentzeko. Planetak baliabide naturalak berritzeko duen gaitasuna mugatua da. Gaitasun hori ez dugula galduko ez murriztuko aintzat hartuz, Lurrak janaria, lehengaiak eta energia eskaintzen jarraituko du izaki bizidun guztion probetxurako.

 

*Îturria: Global Footprint Network

http://www.footprintnetwork.org/es/index.php/GFN/

06

Nirea niretzat, eta gainontzekoena?

Aztarna ekologikoa mundu mailako desorekak neurtzeko tresna eraginkorra da. Hortaz, dagokiona baino gehiago kontsumitzen duen pertsona bakoitzeko, dagokiona baino gutxiago kontsumitzeko prest dauden hainbat pertsona aurkitu behar dira… Hona hemen munduko 10 aztarna ekologiko altuenak eta baxuenak dituzten herrialdeak:

TABLA

Herrialde hauek oinarri bezala hartuta… munduko 10 altuenek hartzen duten azalera 10 baxuenek erabiltzen duten azalera baino 8 aldiz handiagoa da.